XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Banua berealaxe emendik, baño pagatuko didazu.
- Ez bedi aserretu, Jauna, amar peseta gora bera.
Emango diozkat konseju batzuek, ez amar baizik eun peseta baño geiago balioko diotenak, ondo gordetzen baditu.
- Guazen ba, guazen orretara ere.
- Betor nere ondo-ondora.
- Ona emen nun naukazun.
- Lenengo konsejua.
Ez bedi beñere piatu ijitoakiñ nerau aurrengo naizala.
- Zuk esan bearrik eztet orretan.
- Beldur naiz ba, esanta ere, premian arkituko ez ote dan berriz esateko.
- Ia beste konseju bat.
- Bigarrena.
Ijitoak ezer ostutzen badiote, ez joan aien ondoren.
-¿Zergatik ez?.
- Ostua ez du eskuratuko, eta gañera kastatu egingo du.
(Emen oso ixilik eman zizkion beste konseju batzuek ere bost edo sei miñutuan; baño eztakigu zer.)
(Gero galdetu zion Eskribauak:).